Kaixo,lagunak! Koldo Mitxelena ikastetxeko 6.M-ko ikasleak gara eta 2016-2017 ikasturtean zuen artean egongo gara.Hemen, gure bidai berri honen abenturak kontatuko dizkizuegu: egindako lanak,irteerak, erakusketak,proiektuak...

Maletak prestatu ta abenturara!!

2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

JIRAFA

AURKEZPENA  

Giraffidae familiako ugaztuna da.

DESKRIBAPENA

Lurrean bizi den animalirik altuena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horiak eta beltzak. Jirafen ar helduen pisua 1.192 kilokoa da eta eme helduena 828 kilokoa. Haien altuera 4,3 eta 5,2 metrokoa da eta inoiz aurkitutako alerik handien 6 metrokoa izan da. 

ELIKADURA

Jirafak belarjaleak dira baina, esan beharra dago, animalien sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ikusi zaiela ere. Akazia, commiphora eta terminala generoko zuhaitzak, adaxkak eta hostoak jaten dituzte.

  BIZITOKIA

 Jirafak sabanetan, belardiatan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean baso itxiagoetan sar daitezke.

UGALKETA

  Ernaldia 400-460 egunez luzatzen da eta emeak kume bat izan ohi du. Aipagarria da jaio berria den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea, baita jaio eta ordu gutxira korrika egiteko prest egotea ere.

EDORTA
 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina