Kaixo,lagunak! Koldo Mitxelena ikastetxeko 6.M-ko ikasleak gara eta 2016-2017 ikasturtean zuen artean egongo gara.Hemen, gure bidai berri honen abenturak kontatuko dizkizuegu: egindako lanak,irteerak, erakusketak,proiektuak...

Maletak prestatu ta abenturara!!

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

EGUN EDERRA


Goizean jeiki, ispiluan begiratu eta hogei urte ditut. Nire mobila entzun nuen, nire arreba zen eta esan zidan hondartzara joateko.

Gosaldu egin nuen eta hondartzara joan nintzen. Hor zegoen nire arreba kanoa batekin eta eskuan zuen kutxa batekin.

Bokata batzuk erosi genituen ondoan zegoen jatetxe batean, kanoan sartu eta hor zeuden bakoitzarentzat bi arraun, hartu eta abenturara joan ginen.

Oso azkar joaten ari ginen, baina nekatu egin ginen. Orduan nire arreba botoi bat sakatu, eta motor bat atera zen, orduan bai azkar joaten ari ginela. Urrun zegoen uharte batetara joan ginen eta uhartean jan egin genuen, egun ederra igaro genuen!

Gero joan egin behar ginen, berandu egiten ari zelako.Nik nire arrebari kutxa horretan zer zegoen galdetu nion .Bera niri kutxa eman, ni ireki egin nuen eta txakur bat zegoen, Rayo izena jarri nion.

Bueltatzean, nire arrebari gonbidatu nuen gauean nire etxean emango nuen festara, eta horrela egin zuen guztia eskertzen nion.

Oso ondo pasa genuen festan!


ANDER RODRIGUEZ

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina