Kaixo,lagunak! Koldo Mitxelena ikastetxeko 6.M-ko ikasleak gara eta 2016-2017 ikasturtean zuen artean egongo gara.Hemen, gure bidai berri honen abenturak kontatuko dizkizuegu: egindako lanak,irteerak, erakusketak,proiektuak...

Maletak prestatu ta abenturara!!

2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

OZKO AZTIA

                             

Data: 1939
Iraupena: 101 minutu 
Generoa: Fantaziazko musikala 
Zuzendaria: Victor Fleming 
Aktoreak: Ray Bolger, Bert Lahr eta Jack Haley 
Laburpena:
 Dorothy Gale neskato umezurtza bere izeba Emma Clara Blandick eta osaba Henry-rekin batera Kansaseko baserri batean bizimodu lasaia darama, haiekin batera hiru morroi xelebre bizi direlari: Hunk, Zeke eta Hickory. Egun batez, Dorthyren Toto txakurrak haien bizilaguna den Gulch andere neskazar zorrotzari  hozka egindo dio. Gulch andereak sheriffaren aginduz txakurra berarekin eramango du, nahiz eta Emma izebak eta Henry osabak ez eramateko eskatu. Totok ihes egin eta Dorothyrengana itzuliko da, hau erabat poztu eta laster Gulch anderea bueltan izango duetala ohartzen delarik. Toto berarekin bat eraman eta "Ostadarraren gain" bizitza hobe baten bila abiatzea erabakitzen du.
Bidaia abiatzean Dorothy neskatoak Marvel profesorea topatuko du, Dorothyz axolatu gabe, neskatoari bere izeba Emma gaixo dagoela sinistaraziko dion azti xarmant baina gezurti bat. Dorothy baserrira itzultzen saiatuko da, baina aurretik bere familia etxearen atzealdeko soto batean ezkutatzera behatuarazi dituen tornado baten ondorioz kolpe bat jaso eta Dorothy etxe barnean zerraldo erori eta konorterik gabe geldituko da.

                                                                                                                               Eneko Pardavila



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina