Kaixo,lagunak! Koldo Mitxelena ikastetxeko 6.M-ko ikasleak gara eta 2016-2017 ikasturtean zuen artean egongo gara.Hemen, gure bidai berri honen abenturak kontatuko dizkizuegu: egindako lanak,irteerak, erakusketak,proiektuak...

Maletak prestatu ta abenturara!!

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

LANDARE LANDAKETA


Azaroan bizitzaren inguruan hitz egin genuen; ikasgelan izaki bizidun bat sartzea proposatu digu Danelek eta egokiena landareren bat ekartzea erabaki genuen. Danelek ikasgelara lorontziak, lurra eta haziak ekarri zituen eta tutoretzako saio batean haziak landatzeari ekin genion. Lehenik eta behin lorontzietan lurra bota genuen eta ur pixka batekin busti genuen lurra; goiko kapan haziak bota genituen kaputxina, zebollinoa eta menta eta hazien gainetik lur kapa fina bota genuen.

Behin haziak landatuta lanik zailena zetorren taldeka norberak bere landarea ureztatu ta zaintzea, ur gutxi behar dutenez ostiralero arduradun bat jarri genuen landarea ureztatzeko eta Danelek astero gainbegiratuko zuen lurra hezea manten zedin.

Kostata bada ere kaputxina pixkanaka hazten joan zen baita zebollinoa ere baina mentaren arrastorik ez genuen izan; hilabetera landareak ximeldu zitzaizkigun. Udaberrian bigarren saiakera bat egingo dugu eta espero dugu infusioren bat egin ahal izatea!!





                                                                                                           L.H. 6.M


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina