Kaixo,lagunak! Koldo Mitxelena ikastetxeko 6.M-ko ikasleak gara eta 2016-2017 ikasturtean zuen artean egongo gara.Hemen, gure bidai berri honen abenturak kontatuko dizkizuegu: egindako lanak,irteerak, erakusketak,proiektuak...

Maletak prestatu ta abenturara!!

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

HISTORIAURREA GALDERAK

PALEOLITOA 

 1- Paleolitoan, gizon-emakumeak nomadak ziren.Zergatik ez ziren beti leku berean bizitzen?

Elikagaiak agortzen zirenean ( animaliak, arraiak eta landarerak ) leku hori utzi eta bizi-tokia beste nonbaiten aurkitzen zuten.

 2- Zer dira tribuak? Zure ustez, garai hartako gizaki batek iraun al zezakeen bizirik berak bakarrik, tribu bateko kide izan gabe? Zergatik?

Tribuak, familiak osatutako talde txikiak ziren eta denek elkarri laguntzen zioten. Gizaki batek bakarrik bizirik irautea zaila izango zuen; etsaiak non nahi agertuko ziren; eginbehar ugari bakarrik egin beharko lituzke: ehiza, arrantza, fruituak bildu, janaria prestatu, kobazuloa egokitu...

3- Zerrendatu gizakiek garai hartan egiten zituzten hiru lanabes.Esan zer materialez egiten zen bakoitza eta zertarako erabiltzen zuten.

 Paleolitoko gizakiak harriz eta hezurrez egiten zituzten lanabesak. Ehizarako: lantzak Arrantzarako: arpoiak Ebakitzeko: labanak

 4- Nolakoak ziren garai hartako gizakiek egindako pinturak? Deskribatu.

 Eskuak eta animalien lumak edo ileak erabilita, kobazuloetako sabai eta hormetan animaliak margotzen zituzten. Koloreak mineraletatik lortzen zituzten.

 NEOLITOA 

 5- Duela zenbat urte eman zen?

 Neolitoa duela 7.000 urte inguru eman zen.

6 - Lehenengo abeltzainak sortu ziren, nola?

 Gizaki batzuk animalien atzetik ez ibiltzeko eta janaria eskura izateko, animaliak gordetzen hasi ziren eta itxiturak egiten hasi ziren; lehenengo abeltzainak sortuz.

 7.- Zer landatzen zuten lehen nekazariek?

 Nekazariek garia eta arroza landatzen hasi ziren.

 8- Neolitoan giza taldeak sedentarioak izaten hasi ziren; zer esanahi du horrek?

 Abereak eta landarean zaintzeko, gizakiak animalien eta lurren ondoan bizi behar zuten honela pixkanaka tribuak sedentario bihurtu ziren eta lehenengo herrixkak sortu ziren. Leku finkoetan bizitzen hasi ziren.

 9- Nolakoak ziren lehen herrixka horiek?

 Lehenengo herrixkak ibaietatik gertu egin zituzten, ura eskura izateko; normalean egurrezko hesi batez inguratzen zuten, herrixka babestuago egon zedin.

 10- Neolitoan zerez egiten zituzten lanabesak? Aipatu adibide pare bat.

 Neolitoan lanabesak harriz egiten hasi ziren; aitzurra eta igitaia horren adibide dira.

11- Zer bi gauza asmatu ziren Neolitoan?

 Neolitoan, artiletik ehuna lortu zuten eta buztinezko zeramikak asmatu zituzten.

 12- Nolakoa zen Neolitikoko pintura? Azaldu.

 Neolitoan eszenak marrazten hasi ziren: tribuak ehizan, landareak biltzen… Irudiak oso eskematikoak ziren eta kolore bakarra erabiltzen zuten.

 METAL AROA

 13- Idatzi denboraren lerroan Historiaurreko etapen izenak.

 Duela 1.000.000 urte PALEOLITOA
Duela 7.000 urte NEOLITOA
Duela 6.urte METAL AROA

 14- Zergaitik deitzen zaio Metal Aroa ? Gizakiek metalezko objetuak lantzen ikasi zutelako deitzen zaio.

15- Zein ordenetan erabili zuten brontzea, burdina eta kobrea? Lehen bizi kobrea, gero brontzea eta azkenik burdina erabili zuten. 

16- Zer dela eta hazi ziren herrixkak eta hiri txiki bihurtu ziren?

 Herriak metalak zeuden inguruetan kokatzen ziren, honela herri hauek handituz joan ziren. Hiriak harrizko harresiz babesten zituzten; lanbide berriak sortu ziren: gerlariak, merkatariak…

 17- Zeintzuk izan ziren Metal Aroko asmakizun garrantzitsuenak?

 Metal Aroan garrantzi handiko hiru asmakizun asmatu zituzten:
 Gurpila: zama astunak eramateko.
 Bela: itsasontziak haizearen indarrez mugitzeko.
 Goldea: animalien laguntzaz lurrari buelta emateko.

 18- Zer dira megalitoak? Eta monumentu megalitikoak?

 Megalitoak, harri handiekin egindako monumentuak dira.
 Monumentu megalitikoak eraikinak dira; adibidez trikuharriak.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina